Otxandioko gazteok herriko euskararen erabilera baxuaz kezkatuta gaude eta gainera euskara ezagutu arren erabiltzen ez dugula konturatu gara. Arazo hau haur, gazte eta helduengan ematen da eta hiruek duten eraginkortasuna handia da; alde batetik, helduak haurren eredu direlako; bestetik, gazteak haurren eredu izateaz gain herri honen etorkizuna garelako; eta azkenik, haurrak Otxandioren geroa direlako. Euskararen oinordetzan gazteok dugun eragina ikusirik, egoera hau aztertu, landu eta hobetzeko asmoz hausnarketa hau burutu dugu.
Alde batetik, Otxandioko gazteon %90ak euskara ezagutzen dugu zeren eta txikitatik erakutsi digute. Horregatik, inguruan euskara dezente entzun dugu eta hitz egiteko erraztasuna dugula azpimarratu beharra dago.
Bestalde, azken urteetan gazteon erdararako joera mantendu eta hasi egin da. Duela urte batzuk, Otxandioko kaleetan haurrei euskaraz entzuten zitzaien; euskara zen gure lagun arteko hizkuntza nagusia. Orain berriz, haur gehienek erdaraz dituzte euren hartu-eman gehienak eta gazteongan ere gero eta gutxiago entzuten da euskaraz. Egungo gazteok txikitan euskaraz aritu arren, egun, erdararako joera nabaria dugu. Ondorioz, Otxandioko gazte euskaldunen koadrilak hiruzpa laura mugatu daitezkeen egoera tamalgarrira iritsi gara. Eta egoerak horrela jarraitu ezkero, hemendik urte batzuetara ez dugu izango gazte koadrila euskaldunik herrian.
Gazteon gehiengoak euskara ezagutzen dugula kontutan hartuta, erabilera eza, lotsatzen gaituzten bi arrazoiri lotuta dagoela ondorioztatu dugu: MOTIBAZIO eta KONPROMISO FALTA. Euskara bigarren mailako gai gisa hartu dugu eta ez diogu behar diogun garrantzia eskaini. Garrantzia ez emanak egoera honetara ekarri gaitu. Baina joera honi buelta emateko gai garelako eta benetako herri euskaldun batean bizi nahi dugulako motibazio bultzatu eta konpromisoak hartuko ditugu.
Bestetik, azken urteotan euskarari eman diogun erabilera baxuarekin gazte hizkeraren ahultzea eta ezagutza eza eragin dugu. Horrela, gazte hizkera berreskuratu eta kalera ateratzeko nahian hainbat oztoporekin aurkitzen gara, eta hau jarraipenik eman ezaren ondorio da.
Egungo gazteok erabili dezakegun hizkera helduen hizkeraren parekoa da. Baina gazteok, gazteak garelako eta bizitza ikusteko beste ikusteko modu bat dugulako (besteak beste) gazte hizkera bat behar dugu, hizkera informala alegia. Guk gazte hizkera hori ez ezagutzeak, hutsune hori erdara betetzeko joera dugu. Horren adibide garbia da gure hizkeran sumatzen dugun irabioen (insultoen) eta esamoldeen hutsunean. Bestalde egoera honetara iristearen erantzuleak gu garela ere badakigu ez baitiogu Otxandioko gazte hizkerari ondorengotzarik eman. Honi aurre egiteko, hiztegiaren berreskuratzeaz gain, urteek aurrera egin dutela kontutan harturik, berriztapen sendo bat egitearen beharra sumatu dugu.
Honekin batera, gazteongan Otxandioko hiztegiaren aberastasunaren ezagutza falta sumatu dugu eta honen arrazoia, lehen esan bezala, ondorengotzarik eman ez izanak eragin digu.
Guzti honekin, ezin dugu ahaztu betidanik gazte hizkerarekin horren lotua egon den hika forma. Hizkera forma hau behatzeko gure gurasoen belaunaldira jo beharko genuke. Honek zera esan nahi du, hika ordutik ez dela gazteon arteko komunikazio bide izan. Hika galtzea pena bat dela iruditzen zaigu eta gai honi buelta eman dakiogula uste dugu.
Baita ere, ezin dugu alde batera utzi herriko umeen hizkuntzaren erabilera. Kaleetatik buelta bat ematean besterik ez da behar, haurren artean erdararen erabilerak hartu duen pisua ikusteko. Haurrek hasierako urteetan euskaraz hitz egiten dute (ama hizkuntza euskara baldin badute). Hala ere, haurra nagusitzen doan heinean, erdararako joera nabarmentzen da. Egoera horren bultzatzaile nagusiak bi dira: gurasoek haurrei euskaraz egin arren, helduekin (familia zein lagunekin) erdaraz hitz egiten dute; eta gazteok, asko erabiltzen dugu erdara. Eta gurasoak zein gazteak beraien eredu garenez, eurek ere erdaraz hitz egiteko joera dute. Gainera, erdaraz egitean nagusiago sentitzen dira “nagusien kontua baita erdaraz egitea”.
Aurreko guztia ikusirik, Otxandioko euskara EGOERA LARRIAN dagoela onartu behar dugu. Herritarrok euskaldun aktibo izatetik euskaldun pasibo izatera pasatu gara eta horrela jarraituz gero gure ondorengoak erdaldun hutsak izango dira; Otxandio HERRI ERDALDUN bilakatuko da.
Baina honi buelta ematerik badago eta gazteok geure buruak zein herria euskalduntzeko gaitasuna eta gogoa dugulako lanari ekingo diogu ondorengo hilabeteetan. Eta zure laguntza ezinbestekoa dugu;
EUSKALDUN IRAKURLE HORI: EGIN SAIAKERATXO BAT ETA ONDO EZAGUTZEN DUZUN EUSKARA KANPORATU ZURE BARRUTIK HERRIRA. GUZTION AHALEGINAREKIN SOILIK LORTU BAITEZAKEGU OTXANDIO HERRI EUSKALDUN BILAKATZEA!!